Aipu


Φύσις δε… kαθ’ Ηραkλειτον… kρύπτεσθαι φιλεΐ
Phúsis de… kath’ Erakleiton… krúptesthai phileî
(Qtd in Themistius, Orations 5.69b, DK B123)

_

«Horrenbestez, kontatzear dudan istorio hau Efeso aldean hasi zen sinbolikoki, Asia Txikian, K.a. 500. urte aldera. Egun hartan, tradizioak dioenez, Heraklito izeneko greziar pentsalari handienetako batek liburu bat utzi zuen Efesoko Artemisa ospetsuaren tenpluan, ziurrenik izenbururik gabea, zeinean jakintza guztiak laburbildu baitzituen. Liburu hartan, esamolde enigmatiko bat ageri zen, grekozko hiru hitzez osatua: “phusis kruptesthai philei” –zeina, tradizionalki, «Naturak ezkutatzea maite du» gisa itzuli izan baita, nahiz eta ziurrenik Heraklitori ez zitzaion inoiz bururatu esanahi hori–. Osteko belaunaldiak etenik gabe interpretatzen saiatutako hiru hitz, inondik ere. (…) Dena dela, gure gairako oso interesgarria den modu batean, Sofoklesen bertsoetan kontrajarrita ageri dira phuei eta kruptetai aditzak, eta, hala, proposatu nituen bi interpretazioei eusteko gonbita egiten digute; hau da, zentzu aktiboan, “Gauzak agerraraztea eragiten duenak desagerrarazteko joera dauka”, “Jaiotza eragiten duenak heriotza eragiteko joera dauka” edo “Erakusten duenak estali ere egiten du”, eta, zentzu pasiboan, “Ematen duenak desagertzeko joera dauka” edo “Jaiotzen denak hil egin nahi du”.»


Hadot, Pierre. The veil of Isis: an essay on the history of the idea of nature. (Cambridge, MA: Belknap Press of Harvard University Press, 2006)