Liburua


«Qu’entends-tu sur le bord de la neige?»
– Jacques Chessex

A SOFT HISS OF THIS WORLD

Tim Ingold
Carmen Pardo
Mikel R. Nieto

Liburu honek hiru egileren testuak biltzen ditu: Tim Ingold, Carmen Pardo eta Mikel R. Nietorenak, hain zuzen, azken horrek Finlandian 2016an egindako ikerketari buruzkoak. Tim Ingolden testuarekin hasten da liburua, eta Nietoren ikerketaren ardatz nagusietan barneratzen du irakurlea: hizkuntza, paisaia, soinua eta entzutea. Testu samurra da irakurtzen, eta Finlandiako paisaian ez ezik hango soinu eta isiltasunak entzuten ere murgildu nahi gaitu.

Hasteko eta behin, Carmen Pardoren testuak adierazten du zer-nola osatzen den desagerpen baten kontakizuna elurrari begira eta entzunez egonda; hutsean edo ezerezean egindako kontzentrazio batean parte hartzen du “A Soft Hiss of this World” lanak. Bigarrenik, eta Roland Barthesekin elkarrizketan, elurraren egoeraren grabaketak zer motatako entzunaldia diren jorratzen du. Entzunaldi horretatik, testuak hirugarren tokia planteatzen du, grabaketa-ariketa, tenporalitate anizkoitz bat dakarren esperientzia gisa, zeinak gogorarazten baitigu beti bizi izaten garela denboren heterogeneotasunean.

Hirugarren testua Mikel R. Nietorena da, eta lau zati ditu:

Lehendabizikoak «Hau ez da ezer» du izena, eta Nietoren testuak eta hausnarketak biltzen ditu ikerketaren gaineko punturik garrantzitsuenen gainean, hala nola isiltasuna, entzutea, paisaia, hizkuntza, desagertzea eta absentzia, artxiboa, hiperobjektuak eta antropozenoa.

Bigarren zatiak, «Egunkariak (2009 – 2019)», argazki-bilduma bat ez ezik ikerketan zeharreko unerik nabarmenenak ere biltzen ditu, formatu poetiko, labur eta zuzenean, zein bere tokiekin eta datekin zehaztuz.

Hirugarren zatia kode bat da: haren bidez, 600 grabaketa-ordu baino gehiagoko ikerketa-aldian egindako soinu-grabaketa gehienen galera islatzen du. Kode hau bakarrik berreskuratu ahal izan da grabaketa guztietatik, formatu fisikoan argitaratutako soinu-grabaketa bakarra izan ezik –Flexi-disc garden baten moduan–.

→ Deskargatu pdf dokumentua. → “The Complete Lost Recordings Archive”

Laugarren zatia, «Conferencia sobre nada» hitzaldia, John Cageren hitz guzti-guztiak isilaraztearen emaitza da. Puntuazio-ikurrak bakarrik geratu dira, hala nola komak, puntuak, bereizgailuak eta Cageren testuaren azken esaldia.

Testu guztiak hiru hizkuntzatan daude, ordena honetan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.


Egileei buruzko ohar bibliografikoak

Tim Ingold antropologoa eta Antropologia Sozialeko katedraduna da. Ingoldek bi urte eman zituen Laponian (Finlandia) aspaldi; elurrarekin ez ezik, oso ohituta dago finlandieraz uraren, izotzaren eta elurraren egoerei buruz mintzatzeko dituzten hamaikatxo terminoekin ere. Halaber, jarrita dago negu gorriko isiltasun izugarrira eta distantzia luzeko soinuek isiltasun hori zeharkatzeko moduetara.

Carmen Pardo Gironako Unibertsitateko irakasle titularra da. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza osteko ikerlari izan zen, eta haren azken argitalpena “En el silencio de la cultura” da (Sexto Piso / Frantsesezko bertsioa Eterotopia France argitaletxean).

Mikel R. Nieto soinu-artista eta ikerlaria da. Haren lanak landa-grabaketen ingurukoak dira, eta haien esanahi posibleak eta testuinguru desberdinetako erabilerak jorratzen dituzte. Aurreko liburua, Dark Sound, zuri-beltzean argitaratua da, eta soinu-paisaiaren liburu beltz gisa definitu izan dute.


Field Recording SeriesGruenrekorder
Germany / 2019 / Gruen 191
LC 09488 / EAN 194491017088 ISBN 978-84-09-12861-7
Lege gordailua: SS – 733 – 2019
_
Tradukzioak: Illart Alkorta
Diseinua: Sonia Ciriza
_
Imprimatzailea: Leitzarán Grafikak, S.L.


Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzari esker gauzatu ahal izan da argitalpen hau, Arte Plastikoen eta Ikusizkoen eremuko jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzen programaren barruan, argitalpenen modalitatean (2019).


Anti-copyright. Egileen ©-a ezik.